GALDAKAOKO II. BOOKTUBE LEHIAKETA

OINARRIAK

 

  1. Lehiaketan parte hartzeko Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri eta horri buruzko BOOKTUBEA edo bideo erreseina egin behar da.
  • Oharra: booktubea zer den eta nola egiten den jakiteko blogean duzue horri buruzko informazioa: Nola egin.
  1. Binakako taldeak osatu eta lehiaketako liburuen artetik bat, zure adinaren edo ikasmailaren arabera. Hortik kanpoko liburuen booktubeak ez dira lehiaketan sartuko.
  1. Aurtengo proposamena
  2. Ezinbesteko irakurgaiak
  3. 2003tik 2015era urtez urte hautatutako liburuak
  1. Irakurritako liburuari buruzko booktubea edo bideo-erreseina egin behar da.
  • Booktubearen iraupena: gutxienez 1,5 minutu eta gehienez 2 minutu.
  • Liburuaren titulua, egileak (idazle, itzultzaile, ilustratzaile) eta argitaletxea aipatu behar dira.
  • Bideoa horrela izendatu beharko da: Galdakaoko II. Booktube Lehiaketa – liburuaren titulua – ikastetxearen izena. Adibidez: Galdakaoko II. Booktube Lehiaketa – Dumitru – Eguzkibegi Ikastola.
  1. Bideoa grabatu eta editatu ondoren, youtubera igo behar da. Horretarako aurrez kanal bat sortu beharko duzue edo ikastetxeak berea badu, galdetu ea erabil ote dezakezuen.
  2. Booktubea Youtuben argitaratzean lotura edo esteka bat izango du. Hori kopiatu eta gorde.
  3. Lehiaketan parte hartzeko ikasgela bakoitzeko, gutxienez,  4 BOOKTUBE bidali beharko dira. Gelan erabakiko da zein bidali lehiaketara.
  4. Blog honetan BIDALI jartzen duen atalera sartu eta bertan agertzen den helbide elektronikora bidali zure booktubearen youtubeko lotura hori. Horrekin batera, izen-emate orribat bete beharko da taldearen datuekin, eta GURASOEN BAIMENA atxiki beharko duzu, sinatuta.
  5. Ondoren, lehiaketaren gidariak booktubea argitaratzeko moduan dagoela ziurtatzean, Booktube lehiaketako youtube kanalera igoko du eta bertan bistaratuko dira lehiaketara aurkeztutako guztiak.
  6. Epaimahaia: bi epaimahaikidek hautatuko dute lehiaketako booktuberik onena eta ikastetxe bakoitzeko onena.
  7. Sariak:

Sari nagusia: 

  • DBH1-DBH2ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.
  • DBH3-DBH4ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.

Beste sariak:

  • Ikastetxe bakoitzarentzat: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta power bank bana.
  • Topaguneak: bertako booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta power bank bana.
  1. Booktubeak bidaltzeko epea: 2016ko AZAROAREN 21etik 28ra.
  2. Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 16an egingo da. Bertan saritutako booktubeez gain, finalera iritsitakoak ere ikusi ahal izango dira. Ondoren pintxo-dastaketa izango da.
  3. Oinarri hauek betetzen ez dituena lehiaketatik kanpo geratuko da.

Zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan antolatzaileekin:
Galtzagorri Elkartea: 943 471487
Booktube Lehiaketa: booktube@galtzagorri.eus

Advertisements