booktubers

URRATSAK
1. Liburua hautatu (proposatutako bi zerrendetatik) irakurri eta gauzarik interesgarrienak apuntatu.
2. Beste booktube batzuk ikusi.
3. GIDOIA: eskema hau lagungarri izan daiteke:

  • Booktuber izen bat (goitizen bat) asmatu.
  • Zeure burua aurkeztu eta ikuslea agurtu.
  • Ondoren iruzkinduko duten liburua aurkeztu, ikusleari erakutsiz.
  • Liburuaren titulua, egileak (idazlea/itzultzailea/ilustratzailea/argitaletxea), aipatzen dira. (lehiaketa honetan derrigorrez egin beharko da hori). Batzuek zenbat orrialde dituen ere esaten dute, baina hemen ez da beharrezkoa.
  • Ondoren liburua bere testuinguruan kokatu (lekua, garaia pertsonaia nagusiak…). Laburpentxo bat egin, baina ez kontatu dena, hurrengo irakurleak bere kabuz deskubritu nahiko ditu eta.
  • Liburuari buruzko iritzia eman eta zergatik gustatu zaizun adierazi.
  • Ikusleak irakurtzera animatu.
  • Agurra.
  • OHARRAK:
    o Gogoan izan liburuaren titulua, egileak (idazle, itzultzaile, ilustratzaile) eta argitaletxea derrigorrez aipatu behar direla.
    o Booktubea ezin dela 2 minutu baino luzeagoa izan. Beraz, grabatzen hasi aurretik entseatu eta probak egin.

4. GRABAZIOA: Aukeratu grabatzeko leku egokia, erakargarria eta isila.

  • Materiala:
  • Grabagailua: bideo kamera, telefono mugikorra, tableta, argazki kamera. Garrantzitsuena ez da euskarria, grabazioaren kalitatea baizik. Grabagailuak ematen dizun kalitaterik handienean grabatu. 720p egokia da, pantaila osoa hartuko baitu eta erakargarriagoa da ikusteko.
  • Mikrofonoa: ahotsa grabatzeko mikroa baduzu, erabili. Bestela, grabagailuaren mikroarekin egin. Grabazio lekua ahalik eta isilena izatea komeni da.
  • Prestatu materiala: kamera (tripode edo euskarri baten gainean), eta booktuberra gorputz erdiz hartzen duela, gerritik edo bularretik gora.
  • Argia: argi naturala sartzen den lekua bada, aprobetxatu argi hori. Bestela, artifizialarekin egin, baina booktuberraren aurpegia argi ikus dadin saiatu.
  • Esan beharrekoak buruan eta grabatzeko dena prest duzunean, SAKATU REC eta hasi grabatzen. (Oso litekeena da behin eta berriz errepikatu behar izatea, lasai hartu, gero editatzean txukunduko duzue dena)

5. EDIZIOA: piztu ordenagailua, deskargatu grabazioa ordenagailuan, aukeratu edizio-programa eta hasi lanean.

  • Ediziorako programen zerrenda duzu hemen.
    • Zein da egokiena? Guztiak izan daitezke. Garrantzitsuena ezagutzea, eskura izatea eta norberarentzat erabilera errazekoa izatea da.
    • Bideoa mugikorrarekin eta kalitate baxuan grabatu baduzu, alferrik da edizio on bat egitea.
  • Behar diren mozketak eta orrazketak egin gutxienez 1,5 eta gehienez 2 minutuko bideoa lortzen duzun arte.
  • Editatzerakoan audio guztia berdintsu joan dadin saiatu, bestela, gora-beherekin entzungo da.
  • Gorde: Interneten argitaratzeko lanak bideo formatua izan behar du. Proiektu moduan gordetako bideorik ezin da internetera igo. Hortaz, bideo formatua eman behar zaio lanari. Normalean, edizio programaren barruan lana gordetzean bi aukera izaten dira: proiektu moduan, edo bideo moduan. Orain arte proiektu moduan gorde baduzu ere, azken urrats honetan, bideo moduan gorde beharko duzu.

6. ARGITARATU: bideoa amaitzean argitaratu egin behar da. Hau da, youtubera igo behar da. Horretarako:

  • Aurrez sortu duzun youtube kontuan sartu
  • Igo bideoa
  • Titulua, deskribapena eta etiketak jarri
  • Argitaratu: youtubek zure bidoari eman dion esteka kopiatu eta gorde.

7. BIDALI: Booktube Lehiaketan parte hartzeko, zure bideoaren youtube lotura edo esteka bidali behar duzu booktube@galtzagorri.eus Horrekin batera IZEN-EMATE ORRIA eta GURASOEN BAIMENA sinatuta ere bidali behar dira. Bestela, ez da lehiaketan sartuko. www.booktubelehiaketa.wordpress.com blogean, BIDALI atala klikatu eta bertan izango duzu guztia.

8. Lehiaketara aurkezteaz gain, zure booktubea zabaldu eta zeure burua booktuber moduan aurkeztu nahi baduzu, eskura dituzun sare sozialak erabili eta animatu lagunak gauza bera egitera. Irakurtzea modan dago eta!

Advertisements