Lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, Galtzagorri Elkarteak Liburu Gaztea egitasmoan proposatutako liburu bat irakurri eta horri buruzko BOOKTUBEA egin beharko da. Behean dituzuen bi zerrenda horietako liburu bat hauta dezakezue, bakoitzak bere adinari edo mailari dagokiona. Zerrenda horietatik kanpoko liburuen booktubeak ez dira lehiaketan sartuko.

  • Aurtengo proposamena: 2015ean euskaraz gazteentzat argitaratu ziren liburuetatik Galtzagorri Elkarteko Liburu Gaztea Batzordearen iritziz maila bakoitzerako egokienak.

  • Ezinbesteko irkaurgaiak: Euskarazko Gazte Literaturan orain arte argitaratu diren liburuen artetik, zenbait literatura adituren iritziz, ezinbesteko irakurgai diren liburuen zerrenda luzea.

ezinbestekoak1

 

  • 2003tik 2015era urtez urte hautatutako liburuak: irakurgaien aukera zabaltzeko asmoarekin urtez urteko uztarik onenari ere leku egingo diogu aurten. Liburu Gaztea lehiaketan 2003tik 2015era irakurle gazteek hautatutako libururik onenen zerrenda ere aintzat hartuko dugu. Zerrenda luzea da eta parte hartzen ariko diren zentroetako arduradunek izango dute eskura.