Search

Galdakaoko Booktube Lehiaketa

Irakurri, sakatu Rec eta parte hartu!

Category

albistea

Hasi gara 2016ko lehen booktubeak jasotzen

Dagoeneko, Galdakaoko Elexalde ikastetxeko DBH-1 mailako ikasleen booktubeak jasotzen hasi gara. Laster izango dira guztiak Galdakaoko Booktube Lehiaketaren youtubeko kanalean ikusgai. Sartu eta ikusi ikasleen gomendioak!

Advertisements

Booktuberren txokoa literaturari buruzko aldizkari digital batean

Brasilen Página 9 3/4 izeneko aldizkaria sortu dute gazte literatura zale batzuek, Biblio Arte Lab egitasmoaren baitan, Casa de Árvore Gobernuz Kanpoko Erakundearen babesarekin. Lan taldean dira diseinatzaile gazteak, idazle edo sortzaileak, kolaboratzaileak eta 13 eta 16 urteko booktuberrak.

Aldizkariaren izenak (9 3/4) Harry Potter-en mundu magikoari erreferentzia zuzena egiten dio, eta, hain zuzen, aldizkariaren helburua gazteak mundu fantastiko horretara gerturatzea eta magiarena bezalako indarrarekin gazteak literaturara erakartzea da.
Hona hemen web gunean agertzen den Ísis Vilhena booktuberraren bideo bat:


Egitasmoari buruzko informazio gehiago: http://casadaarvore.art.br/lancamentopagina934

Juliana Zapata: “Booktuberrak irakurketa sustatzaileak dira”

Kolonbiako El país.com aldizkari digitalean Juliana Zapata booktuber kolonbiarrari egindako elkarrizketa batean, booktuber arrakastatsu honek (45.076 harpide ditu) dio booktubeen bidez irakurketa sustatzen dela: “Hasieran ez nuen ondo ulertzen honek nola funtzionatzen zuen. Baina booktuber moduan hainbat azokatan publikoarekin harremana izaten hasi nintzenean eta ikustean bai gaztetxoak, bai haien gurasoak gerturatzen zitzaizkigula zorionak ematera, gure bidez irakurtzen hasi zirelako edo geroz eta liburu gehiago irakurtzen zituztelako, bada, ohartu nintzen bideoak oso lagungarri izan daitezkeela jendeak gehiago irakur dezan. Booktuberrak irakurketa sustatzaileak gara”.

Elkarrizketa osoa irakur dezakezu hemen.

Bartzelonako Liburutegiek #recomanollegir lehiaketa jarri dute martxan

Gazteen artean bideo bidezko iruzkinek, hau da, booktubeek duten arrakasta ikusita, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa jarri dute martxan Bartzelonako Liburutegiek.  #recomanollegir lehiaketaren bidez gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko bide berriak urratu nahi dituzte Katalunian ere.
Hasi dira, hortaz, booktuberren hazia landatzen.
Marta Botet booktuberra da egitasmo honen sustatzaileetako bat.
Hauxe da lehiaketara dei egiteko sortu duten bideoa Botet eta beste gazte batzuk protagonista direla:

Booktubeak bidaltzeko prest?

Euskal booktberren komunitatearen sortzaile izan nahi duzu? Euskarazko Lehen Booktube Lehiaketan parte hartzera animatu zara? Prest al duzu zure booktubea? Ba, BIDALI azaroaren 23tik 27ra bitartean.

Gogoan izan oinarrietan jartzen duena:

  • Booktubearen iraupena: gutxienez 1,5 minutu eta gehienez 2 minutu.
  • Liburuaren titulua, egileak (idazle, itzultzaile, ilustratzaile) eta argitaletxea aipatu behar dira.
  • Bideoa horrela izendatu beharko da: Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa – liburuaren titulua – ikastetxearen izena. Adibidez: Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa – Dumitru – Eguzkibegi Ikastola.
  • Bideoa grabatu eta editatu ondoren, youtubera igo behar da. Horretarako aurrez kanal bat sortu beharko duzue edo ikastetxeak berea badu, galdetu ea erabil ote dezakezuen.
  • Booktubea Youtuben argitaratzean lotura edo esteka bat izango du. Hori kopiatu eta gorde.
  • Blog honetan BIDALI jartzen duen atalera sartu eta bertan agertzen den helbide elektronikora bidali zure booktubearen youtubeko lotura hori. Horrekin batera, izen-emate orri bat bete beharko da taldearen datuekin, eta GURASOEN BAIMENA atxiki beharko duzu, sinatuta.
  • Booktubeak bidaltzeko epea: AZAROAREN 23tik 27ra.

SARIAK:

Sari nagusia: 

  • DBH1-DBH2ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.libbuk
  • DBH3-DBH4ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.

Beste sariak:

  • Bengoetxe BHI: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.selfie-makila
  • Eguzkibegi Ikastola: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono banaGaldakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.
  • Topaguneak: bertako booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.

Nazioarteko Lehen Booktuber Lehiaketa antolatu dute

Mexikoko Fondo de Cultura Económica fundazioak (FCE) Nazioarteko lehen Booktuber Lehiaketa antolatu du “A la orilla del viento” literatur lehiaketaren 25. urteurrenaren harira. Concurso Internacional de Booktubers izena eman diote eta haien web gunean hainbat gomendio eta informazio interesgarri aurki dezakezu. Fundazio horrek, gainera, argitaletxe bat ere badu, eta hainbat booktuber gonbidatu ditu inprenta ezagutzera, irakurtzen dituzten liburuen sorburua ezagutu dezaten. Hemen duzue gonbidatua izan zen booktuber batek (Adicta a la lectura) egin duen bideoa.

Booktube fenomenoari buruzko dokumentala

Fenomeno honen arrakastaren beste adibide bat gaiari buruzko dokumentala ere eginda dagoela dagoeneko (gazteleraz): “Booktube el documental” Hego Amerikako gazteen artean izan duen eraginaz, booktubeen ezaugarriez eta horrekin sortu den fenomenoa ulertzeko oso egokia.

Sari gehiago

bono_sariaselfie-makila

  • Bengoetxe BHI: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.
  • Eguzkibegi Ikastola: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.
  • Topaguneak: bertako booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.

Kartela

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Galdakaoko Lehen BOOKTUBE LEHIAKETA jarri du martxan, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Euskal Herriko lehen booktube lehiaketa izango da eta bertatik sortuko dira lehen euskal booktuberrak.

Galdakao eta galdakaoztarrak aitzindari izango dira mundu mailan gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomeno kulturala euskarara ekartzen.

Lehiaketa herri mailakoa izango da eta bertako Eguzkibegi Ikastolako eta Bengoetxe BHI ikastetxeko DBHko ikasleek nahiz Topaguneak gazteen bilgunearen bidez adin horretako herriko gazteek parte hartu ahal izango dute.

Galtzagorri Elkarteak proposatutako liburu bat irakurri, binakako taldeak osatu eta booktube bat (liburuari buruzko erreseina edo iruzkin digital bat) grabatu beharko dute.

Hauxe da lehiaketaren bloga eta bertan atalez atal jaso dugu parte hartzeko beharrezko informazio guztia.

Zalantzaren bat edo argibideren bat behar izanez gero, jarri harremanetan Galtzagorrira deituz (943 471487) edo booktube@galtzagorri.org helbidera idatziz.

IRAKURRI, SAKATU REC eta PARTE HARTU!

Create a free website or blog at WordPress.com.

Up ↑