booktube

ZER DA BOOKTUBE BAT?

Booktube hitzak book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen ditu. Hau da, booktube bat Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Grabazio hori, ondoren, Youtuben zintzilikatzen da eta nonahi barreiatzen da sare-sozialen bidez.

Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

BOOKTUBE ETA BOOKTUBER FENOMENOA

Gazte irakurzaleen belaunaldi berri batek youtube plataforma hartu du bere gustu literarioez hitz egiteko eta gustuko dituen liburuen inguruko iruzkin sortzaile eta dibertigarriak egiteko. Iruzkin horiei BOOKTUBE izena eman diote eta horien egileei BOOKTUBER deitzen zaie.

Mundu mailan orain dela 7 bat urte sortu zen fenomeno berria dira BOOKTUBE-ak eta horiek sortzen dituzten Booktuber-ak.

Booktube hitzak book (liburua) eta tube (youtube) lotzen ditu. Hau da, booktube bat youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Grabazio hori, ondoren, Youtuben zintzilikatzen da eta nonahi barreiatzen da sare-sozialen bidez.

Booktubeen egileak booktuber izenez ezagutzen dira, eta, dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

Booktube fenomenoak irakurle gazteen plataforma berriak sortu ditu eta Youtuben komunitate bat sortu dute; booktuber-ena. Bertan, sortzen dituzten bideoen bitartez, irakurtzeko zaletasuna eta liburuekiko duten pasioa partekatzen dute.
Irakurle gazteak gero eta gutxiago direnaren ustea geroz eta zabalduagoa dagoen arren, era honetako mugimendu edo proposamen berriek gazteen bestelako irudi bat ematen digute. Eredugarria askotan.

KOMUNITATEAREN HIZTEGI PROPIOA

Book Haul: booktuberraren eskuetara heldu diren liburuen errepasoa. Adibide bat hemen.

Wrap up: hilabete horretan irakurritako liburuak aipatzen ditu booktuberrak. Adibide bat hemen.

Book Tag: galderak, jolasak, frogak, erronka literarioak zenbait liburu sakonago ezagutu ahal izateko. Adibide bat hemen.

Book shelf tour: booktuberrek euren liburutegi pertsonala erakusten dute. Adibide bat hemen.

Spoiler: liburuaren tramari buruzko xehetasun garrantzitsuak kontatzea da, idazleak irakurlearentzat gorde dituen “sorpresak” agerian uztea.