Aurten ere dantza ikuskizun batekin egin digute ongi-etorria Galdakaoko Euskal Liburuaren Azokan. Bengoetxe ikastetxeko ikasle talde batek eman dio hasiera sari-banaketa ekitaldiari.
Galdakaoko Udalak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak antolatzen duten Galdakaoko Booktube Lehiaketaren 2. edizioko sari-banaketa ekitaldia izan da gaur, abenduaren 16an, ostiralarekin.
Galdakaoko Euskal Liburuaren Azokan. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasi da Bengoetxe ikastetxeko ikasleen dantza ikuskizun batekin eta jarraian Euskal Liburu Azokako aretoan Idoia Noblek aurkeztutako ekitaldian banatu dira sari guztiak. Galdakaoko 3 ikastetxetako 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek hartu dute parte lehiaketan.
Guztira, 47 booktube aurkeztu dira lehiaketara eta honakoak izan dira sari nagusia jaso duten booktuberrak:
Sari nagusia:
1. DBH1-2 multzoan: Lua Elorriaga, Elexalde BHI, DBH-1. Krokodiloa ohe azpianliburuari buruzko booktubea.
2. DBH3-4 multzoan: Enea Bustinza eta Irene Arenas, Eguzkibegi Ikastola, DBH-3. Zer da, ba, maitasuna? liburuari buruzko booktubea.
Ikastetxe bakoitzeko booktuberik onena:
– Elexalde BHI: Nerea Ereño eta Maien Valdizan. DBH-1. Krokodiloa ohe azpian liburuari buruzko booktubea.
– Bengoetxe BHI: Jon Ander Gonzalez eta Martin Cataldi. DBH 4. 35 kilo esperantzaliburuari buruzko booktubea.
– Eguzkibegi Ikastola: Jon Blanco. DBH-4. San Ferminetan Lesakan liburuari buruzko booktubea.
Ostiralean, abenduaren 16an, banatuko dira Galdakaoko II. Booktube Lehiaketako sariak Galdakaoko Euskal Liburu eta Disko Azokan. Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta bertan jakinaraziko dira aurtengo irabazleak.
Aurten, Galdakaoko hiru ikastetxeetako DBHko ikasleek hartu dute parte: Bengoetxe BHI, Elexalde BHI eta Eguzkibegi Ikastola. Guztira, 47 booktube jaso ditugu eta dagoeneko epaimahaiak hartu du bere erabakia.
Bost sari daude jokoan:
Sari nagusia:
- DBH1-DBH2ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.
- DBH3-DBH4ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.
Beste sariak:
- Ikastetxe bakoitzarentzat: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta power bank bana.
Dagoeneko, Galdakaoko Elexalde ikastetxeko DBH-1 mailako ikasleen booktubeak jasotzen hasi gara. Laster izango dira guztiak Galdakaoko Booktube Lehiaketaren youtubeko kanalean ikusgai. Sartu eta ikusi ikasleen gomendioak!
Azken aipamenak