Galdakaoko Booktube Lehiaketak bezala, Frantziako Booktube Power lehiaketa ere bigarren aldiz antolatu dute aurten. Seine-Sain Deniseko Gazte Liburuaren eta Prentsaren saloiak iaz lehen aldiz antolatu zuen booktube lehiaketa eta aurten bigarren edizioa jarri du martxan.

Bi kategoriatan banatu dute lehiaketa: 11-14 urte bitartekoen kategoria eta 15-20 urtekoena. Booktubeak aurkezteko epea azaroaren 10ean amaituko da. Ondoren, epaimahai batek hautatuko ditu 10 booktube onenak (kategoria bakoitzeko 5) eta boto bidez hautatuko dira irabazleak: azaroaren 20tik abenduaren 5era eman ahal izango da botoa, eta, saria 10 booktube horien artean bozkatuenak jasoko du.

Irabazleen izenak abenduaren 5ean bertan ezagutaraziko dira Montreuilen, Seine-Sain Deniseko Gazte Liburuaren eta Prentsaren azokan.

Advertisements