Search

Galdakaoko Booktube Lehiaketa

Irakurri, sakatu Rec eta parte hartu!

Month

October 2016

Frantziako Booktube Power lehiaketak ere 2. edizioa du

Galdakaoko Booktube Lehiaketak bezala, Frantziako Booktube Power lehiaketa ere bigarren aldiz antolatu dute aurten. Seine-Sain Deniseko Gazte Liburuaren eta Prentsaren saloiak iaz lehen aldiz antolatu zuen booktube lehiaketa eta aurten bigarren edizioa jarri du martxan.

Bi kategoriatan banatu dute lehiaketa: 11-14 urte bitartekoen kategoria eta 15-20 urtekoena. Booktubeak aurkezteko epea azaroaren 10ean amaituko da. Ondoren, epaimahai batek hautatuko ditu 10 booktube onenak (kategoria bakoitzeko 5) eta boto bidez hautatuko dira irabazleak: azaroaren 20tik abenduaren 5era eman ahal izango da botoa, eta, saria 10 booktube horien artean bozkatuenak jasoko du.

Irabazleen izenak abenduaren 5ean bertan ezagutaraziko dira Montreuilen, Seine-Sain Deniseko Gazte Liburuaren eta Prentsaren azokan.

Advertisements

78 booktube lehiatu dira FIL Guadalajarako III. Booktube Lehiaketan

Mexikoko Guadalajara hirian Nazioarteko Liburu Azoka garrantzitsuenetarikoa egiten da eta bertan Somos Booktubers izeneko booktube lehiaketa antolatu dute, hirugarren urtez jarraian. Aurten 78 booktube aurkeztu dira eta sari nagusia 18 urteko Paulina Treviñok irabazi du booktube honekin. Aurtengo edizioan Latino Amerikako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzitako liburuei bruzko booktubeak aurkeztu behar izan dituzte parte hartzaileek.

Booktuber honen hitzetan, “booktuber fenomenoak belaunaldi askorengan eragingo du eta pertsona askoren bizitzako parte garrantzitsu bihurtuko da”. Horrez gain, Durangoko (Mexiko) neska gaztearen kasuan, Somos Booktubers lehiaketarako deialdia izan da booktuber bihurtzeko behar zuen bultzada”. Bernardo Fernández idazlearen Bajo la máscara liburuaren erreseinarekin hartu du parte Treviñok.

Bigarren sailkatua 25 urteko Jimena Jurado izan da eta oso pozik agertu da ez baitzuen uste “youtuben afizioz kanal bat zabaltzeak hainbeste aukera berri” ekarriko zizkionik: beste erabiltzaile batzuk, eduki sortzaileak, idazleak, argitaletxeak…

Lehiaketa honetara aurkeztu diren 78 booktubeetatik 20 iritsi dira finalera, “like” gehien jaso dituztenak. Ondoren, epaimahai batek -literaturan, komunikazioan eta sare sozialetan adituak- hautatu ditu bost irabazleak.

Guadalajara estatuan bizi diren irabazleek Ediciones B, Fondo de Cultura Económica, Penguin Random House, Planeta eta Océano argitaletxeen liburu-sorta bat jasoko dute. Mexikoko beste estatuetan bizi diren irabazleek, berriz, bidaia bat eta azokan 3 eguneko egonaldia jasoko dituzte saritzat.

Sariak azaroaren 26tik abenduaren 4ra egingo den liburu azokan bertan banatuko dituzte, abenduaren 1ean, ostegunarekin.

Create a free website or blog at WordPress.com.

Up ↑