Galdakaoko Udalak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak bigarren aldiz antolatu dute Booktube Lehiaketa. Aurten, gainera, herriko hiru ikastetxek hartuko dute parte: Eguzkibegi Ikastola, Bengoetxe BHI eta Elexalde BHI. Beraz, 12- eta 16 urte bitarteko galdakaoztar gehienak izango dira aurten booktuber.

Parte hartzaile bakoitzak lehiaketarako proposatutako liburu bat irakurri eta booktube bat sortu beharko du, hau da, booktuberrek egin ohi duten moduan; liburuari buruzko bere iritzia eman beharko du kamera baten aurrean, hori grabatu eta youtuben lehiaketa honek duen kanalean argitaratuko da ondoren.

Hainbat sari daude jokoan:

  • DBH1-DBH2ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.
  • DBH3-DBH4ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.
  • Ikastetxe bakoitzarentzat: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta power bank bana.

Epaimahai batek hautatuko ditu booktuberik onenak eta Gabonen aurretik egingo den sari-banaketa ekitraldian jakingo dira irabazleen izenak.

Animatu, sakatu REC eta parte hartu!

 

 

 

Advertisements