Search

Galdakaoko Booktube Lehiaketa

Irakurri, sakatu Rec eta parte hartu!

Month

December 2015

Gazteak protagonista

Guztira 46 booktube jaso ditugu Galdakaoko I. Booktube Lehiaketan. Euskaraz booktubeak egin diren lehen aldia izan da, Galdakaoztarrek erronkari ausart heldu zioten urrian eta emaitza zoragarria izan da; guztira 46 booktube jaso ditugu.

Lehen saiakera polita eta oso interesgarria izan da. Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko modu berri bat ezagutu dugu, beste behin ere, gazteak eurak irakurle ez ezik, sustatzaile bihurtuz.

Booktube guztiak Booktube kanalean daude ikusgai.

Mila esker Galdakaoko Udalari, bereziki, Euskara Arloari eta parte hartu duten ikastetxe, irakasle eta ikasleei!

Datorren urtean gehiago!!

Advertisements

Banatu ditugu sariak

Galtzagorri Elkarteak eta Galdakaoko Udaleko Euskara Arloak elkarlanean antolatu duten Booktube Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ospatu genuen abenduaren 18an, Galdakaoko Euskal Liburu eta Disko Azokan.

Sorpresaz beteriko ekitaldia izan zen: sarreran Eguzkibegi Ikastolako DBH4ko ikasleek dantza-saio batekin egin ziguten ongi-etorria. Eta ondoren, ekitaldian bertan jakinarazi genuen lehen aldiz irabazleak nor ziren.

Ekitaldia Idoia Noble aurkezle, interprete eta itzultzaileak aurkeztu zuen eta guztira 5 sari banatu ziren:

Sari nagusia:

– DBH1-2 mailetako booktuberik onenaren saria ( e-reader bana) Bengoetxe Ikastetxeko Youssef Azerzagh eta Eneko Espesok jaso zuten.

– DBH3-4 mailetako booktuberik onenaren saria (e-reader bat) Eguzkibegi Ikastolako David Corralentzat izan da.

Zentro bakoitzeko onenarentzat:

(30 euroko bonoa azokan gastatzeko eta selfie-makila)

– Bengoetxe Ikastetxeko booktuberik onenaren saria, Ane Sanchez eta Ane Abrilentzat.

– Eguzkibegi Ikastolako booktuberik onenaren saria, Ane Gurtubai ikaslearentzat.

– Topaguneetako booktuberik onenaren saria, Ibon Benitorentzat.

Booktuber dantza

Badakizu noren erritmora dantzatzen duten euskal booktuberrek? Ba, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolako booktuber hauek Justin Bieberren erritmora egin ziguten ongi-etorria, Booktube Lehiaketako sari-banaketa ekitaldira. Mila esker!

Abenduaren 18an sari-banaketa ekitaldia

Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa amaitzear da. Booktube guztiak kanalean daude eta epaimahaiak laster hartuko du bere erabakia. Sari ederrak daude jokoan eta guztiak abenduaren 18an banatuko ditugu.

Sari-banaketa ekitaldia Galdakaoko Liburu Azokan egingo da, 11:30ean hasita.

Sariez gain sorpresa ugari izango da.

Han ikusi nahi zaitugu! Ez huts egin eta ekarri gustuko duzun euskarazko liburu bat.

Booktuberrak aintzat hartzeko adibidea

Gomendatzen dizuegun artikulu honek dioen moduan, Erdi Aroko liburu bat Mexikoko libururik salduenen artean sartu zenean, argitaletxe asko booktuber mugimendura gerturatu ziren.

2013ko abenduan Fá Orozco booktuber mexikarrak (Las palabras de Fá) El conde Lucanor liburuari buruzko iruzkina egin zuen bere kanalean. Liburu hori 1330 eta 1335 urteen artean idatzi zuen Don Juan Manuel idazle espainiarrak eta neska gazte honek gaurkotasun handiz gomendatzen du bere booktubean. Jarraitzaile asko ditu (une honetan 269.422) eta haietako askok jo zuten liburu-dendetara El Conde Lucanor eskatuz.

Harrigarria edo egingarria?

Bidea urratzen hasi gara

Galdakaoko I. Booktube Lehiaketarekin euskal booktuberren mugimenduari hasiera eman nahi diogu. Gazteak irakurketara gerturatzeko ahalegina egiten jarraitu nahi dugu eta Euskarak ere booktuberrak behar dituela uste dugu.

Zergatik?

Booktuberren lanari esker, hainbat eta hainbat gaztek lehen baino gehiago gozatzen dute irakurketaz, lehen baino gehiago partekatzen dituzte irakurritakoari buruzko iritziak eta lehen baino gehiago gomendatzen dute irakurtzea.

Irakurri horri buruzko artikulu interesgarri hau: Booktubers: una alternativa para disfrutar de la lectura a través de videos – http://kcy.me/29ox3

Somos Booktubers lehiaketako sariak banatu dituzte

Mexikoko Guadalajara hirian urtero egiten da Liburu Azoka eta duela pare bat urte hasi ziren booktuber lehiaketa antolatzen: Somos Booktubers. Aurten 188 booktube jaso dituzte eta 5 neska izan dira irabazle. Haietako batek, Alejandra Lozanok, hauxe esan zuen: “Booktuberrek egiten duguna liburu azokek egiten dutenaren antzekoa da, baina beste lubaki batzuetatik”.

Hemen dituzue irabazle guztiak.

Booktuber fenomenoak Mexikoko gazteen artean sortu duen mugimendua harrigarria da, bideo hau ikusi besterik ez dago.
Hemen sari-banaketako bideoa.

Create a free website or blog at WordPress.com.

Up ↑