Search

Galdakaoko Booktube Lehiaketa

Irakurri, sakatu Rec eta parte hartu!

Month

November 2015

Lehiaketako booktube guztiak kanalean daude!

Sortu dira euskarazko lehen booktubeak!

Galdakaoko I. Booktube Lehiaketako partaideak izan dira euskarazko lehen booktuberrak. Haien booktubeak gure kanalean dituzu ikusgai.

Hazia landatu dugu eta ea orain ahalegin honetatik benetako booktuberrak loratzen diren.

Mila esker parte hartzaile eta akulatzaile guztiei!!

Advertisements

Juliana Zapata: “Booktuberrak irakurketa sustatzaileak dira”

Kolonbiako El país.com aldizkari digitalean Juliana Zapata booktuber kolonbiarrari egindako elkarrizketa batean, booktuber arrakastatsu honek (45.076 harpide ditu) dio booktubeen bidez irakurketa sustatzen dela: “Hasieran ez nuen ondo ulertzen honek nola funtzionatzen zuen. Baina booktuber moduan hainbat azokatan publikoarekin harremana izaten hasi nintzenean eta ikustean bai gaztetxoak, bai haien gurasoak gerturatzen zitzaizkigula zorionak ematera, gure bidez irakurtzen hasi zirelako edo geroz eta liburu gehiago irakurtzen zituztelako, bada, ohartu nintzen bideoak oso lagungarri izan daitezkeela jendeak gehiago irakur dezan. Booktuberrak irakurketa sustatzaileak gara”.

Elkarrizketa osoa irakur dezakezu hemen.

Hasi gara lehen booktubeak jasotzen

Non da zurea? Prest duzu? Gogoan izan aste honetan (azaroaren 23tik 27ra) bidali behar duzula GURASOEN BAIMENA eta IZEN-EMATE ORRIArekin batera, booktube@galtzagorri.org helbidera.

 

Bartzelonako Liburutegiek #recomanollegir lehiaketa jarri dute martxan

Gazteen artean bideo bidezko iruzkinek, hau da, booktubeek duten arrakasta ikusita, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa jarri dute martxan Bartzelonako Liburutegiek.  #recomanollegir lehiaketaren bidez gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko bide berriak urratu nahi dituzte Katalunian ere.
Hasi dira, hortaz, booktuberren hazia landatzen.
Marta Botet booktuberra da egitasmo honen sustatzaileetako bat.
Hauxe da lehiaketara dei egiteko sortu duten bideoa Botet eta beste gazte batzuk protagonista direla:

#Booktubeoharrak

#Booktubeoharrak

  • Pentsatu izen bat edo goitizen bat zure youtube kanala sortzeko.
  • Zure iritzia partekatzeko gogoa, kamerari diozun beldurra baino handiagoa izan dadila.
  • Zure ideiak ordenatu kontatzen hasi aurretik.
  • Gertuko norbaiti kontatzen ari zarela pentsatu.
  • Zintzoa izan irakurtzean sentitu zenuena kontatzeko garaian.
  • Liburuan gertakari interesgarriak daudela esan, baina ez kontatu guztia.
  • Ikus-entzuleak booktubea adi jarrai dezan, dinamikoa izan azalpenetan.

Booktubeak bidaltzeko prest?

Euskal booktberren komunitatearen sortzaile izan nahi duzu? Euskarazko Lehen Booktube Lehiaketan parte hartzera animatu zara? Prest al duzu zure booktubea? Ba, BIDALI azaroaren 23tik 27ra bitartean.

Gogoan izan oinarrietan jartzen duena:

  • Booktubearen iraupena: gutxienez 1,5 minutu eta gehienez 2 minutu.
  • Liburuaren titulua, egileak (idazle, itzultzaile, ilustratzaile) eta argitaletxea aipatu behar dira.
  • Bideoa horrela izendatu beharko da: Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa – liburuaren titulua – ikastetxearen izena. Adibidez: Galdakaoko I. Booktube Lehiaketa – Dumitru – Eguzkibegi Ikastola.
  • Bideoa grabatu eta editatu ondoren, youtubera igo behar da. Horretarako aurrez kanal bat sortu beharko duzue edo ikastetxeak berea badu, galdetu ea erabil ote dezakezuen.
  • Booktubea Youtuben argitaratzean lotura edo esteka bat izango du. Hori kopiatu eta gorde.
  • Blog honetan BIDALI jartzen duen atalera sartu eta bertan agertzen den helbide elektronikora bidali zure booktubearen youtubeko lotura hori. Horrekin batera, izen-emate orri bat bete beharko da taldearen datuekin, eta GURASOEN BAIMENA atxiki beharko duzu, sinatuta.
  • Booktubeak bidaltzeko epea: AZAROAREN 23tik 27ra.

SARIAK:

Sari nagusia: 

  • DBH1-DBH2ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.libbuk
  • DBH3-DBH4ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.

Beste sariak:

  • Bengoetxe BHI: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.selfie-makila
  • Eguzkibegi Ikastola: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono banaGaldakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.
  • Topaguneak: bertako booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.

Zer da booktubea?

Booktube hitzak book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen ditu. Hau da, booktube bat Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Grabazio hori, ondoren, Youtuben zintzilikatzen da eta nonahi barreiatzen da sare-sozialen bidez.

Dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak (hizkuntzaren arabera gehienetan). Hori guztia, azpi-kultura digital bat sorrarazten ari da: booktuber horiek, azken finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira eta neurri horretan literatur kritikari berrien sare eta plataformak ari dira sortzen.

Informazio gehiago Booktubea atalean.

Booktuber komunitatearen hiztegi propioa

Book haul: booktuberraren eskuetara heldu diren liburuen errepasoa. Adibide bat hemen.

Wrap up: hilabete horretan irakurritako liburuak aipatzen ditu booktuberrak. Adibide bat hemen.

Book tag: galderak, jolasak, frogak, erronka literarioak zenbait liburu sakonago ezagutu ahal izateko. Adibide bat hemen.

Book shelf tour: booktuberrek euren liburutegi pertsonala erakusten dute. Adibide bat hemen.

Spoiler: liburuaren tramari buruzko xehetasun garrantzitsuak kontatzea da, idazleak irakurlearentzat gorde dituen “sorpresak” agerian uztea.

Zure booktubea osatzeko, ikusi beste batzuk

Galdakaoko Lehen Booktube Lehiaketan parte hartu nahi duzu? Booktuber bihurtu nahi duzu? Nola egin nahi duzu? Ikusi jarraitzaile gehien dituzten booktuberren bideo batzuk. Agian, lagunduko dizu zure estiloa markatzen.

Booktuberrak:

Book_Fa

Las Palabras de Fa: 19 urteko neska mexikarra. Bere ezaugarria, naturaltasuna.

Book_Coleccionista

El coleccionista de mundos: 18 urteko mutil espainiarra. Oso bideo landuak egiten ditu, edizio lana eta edukia asko zaintzen ditu.

Book_cenizas

Cenizas de papel (Matias G.B.): Matias argentinarra oso xelebrea da, baina ondo landutako edukiak argitaratzen ditu.

Book_Raiza

Raiza Revelle: hizkera bizkorreko neska alaia. Liburuei buruzko iruzkinez gain, erronka interesgarriak botatzen dituen booktuberra da.

book_vale

Vale bigotes: gazte mexikarra, naturala, sarri trabatu egiten dela dio, edo zuri geratzen dela, baina berdin zaio. Aurrera egiten du eta beti du komentario interesgarriren bat egiteko.

1-pGgPoLUcRns51m1r5xIIqA

Abriendo Libros: Alberto Vilarreal beste mexikar bat da. Erraz hitz egiten du, umorez askotan. Ezagunak ez diren liburuak aipatzen ditu askotan, eta hori oso ekarpen aberatsa da best sellerrez betetako booktubeen munduan.

Book_bikotea

Never be hopeless (Drew eta Yai): bikotea dira eta elkarrekin egiten dituzte booktubeak. Ekarpen interesgarriak egiten dituzte eta batzuetan ez direnez ados jartzen, bideo berean bi iritzi jasotzeko aukera ematen dute.

Blog at WordPress.com.

Up ↑