Search

Galdakaoko Booktube Lehiaketa

Irakurri, sakatu Rec eta parte hartu!

Month

October 2015

Nola egin booktubea?

OSAGAIAK:

  • Liburua, gozatzeko.
  • Gidoia, irakurritakoaz mintzatzeko.
  • Lekua, zure ukitu pertsonala emateko.
  • Kamera, mugikorra, tableta, tripodea… grabaziorako.
  • Ordenagailua, ediziorako.
  • Irudimena eta sormena, denak txundituta uzteko.
  • Jarraitu urratsez urrats Nola egin atala
Advertisements

Booktube fenomenoari buruzko dokumentala

Fenomeno honen arrakastaren beste adibide bat gaiari buruzko dokumentala ere eginda dagoela dagoeneko (gazteleraz): “Booktube el documental” Hego Amerikako gazteen artean izan duen eraginaz, booktubeen ezaugarriez eta horrekin sortu den fenomenoa ulertzeko oso egokia.

Zenbait gomendio

  1. Hasteko booktube batzuk ikusi inspirazio iturri izan daitezen, baina zuk zeurea egin, originala izan.
    Hemen dituzue lotura batzuk:
    • Andreo Rowling: https://youtu.be/J7oHd4Zj1CY
    • AbriendoLibros: https://youtu.be/1mNfwkDbtQU
    • LaspalabrasdeFa: https://youtu.be/qVRkRndT1pI 
  2. Horrelakorik inoiz egin ez baduzu, praktika ona izan daiteke ispilu aurrean jarri eta zeure buruari hitz egitea. Ikusi nola hitz egiten duzun, nola ahoskatzen duzun, nolako mugimendua ematen diezun eskuei, irribarrea… Probatu eta gero jarriko zara kameraren aurrean.
  3. Naturaltasuna agertu hitz egiterakoan, ondo ahoskatu eta zeure euskara erabili, baina zuzen eta egoki.
  4. Lotsatia bazara edo publikoan agertzea gustatzen ez bazaizu, pertsonaia bat asmatu eta horren izenean agertzeak lagunduko dizu agian.
  5. Grabatzerakoan, leku egokia eta argitsua aukeratu, bestela indarra galduko du irudiak eta liburua ere ez da ondo ikusiko.
  6. Ez kopiatu besteek egin dutena. Izan originala eta sortu zure estiloan.
    Ez duzu super-kamera bat behar, baina bideoaren kalitatea zaindu, ondo ikus eta entzun dadila gero, bestela inork ez du ikusterik nahiko.
  7. Zaindu kanpoko hotsak, ez daitezela entzun bideo horretan.
  8. Kamerari begira grabatu behar da, baina begirada tarteka desbideratzea edo jaistea komeni da, bestela, beste aldean ikusten ari denari deserosoa gerta dakioke.
    Bideoa editatzeko, gehien ezagutzen duzun edo eskura duzun edizio-programa erabili: moviemaker, sonyvegas…
  9. Moztu bideo zati errepikakorrak edo gauza interesgarririk esaten ez dutenak.
    Eman zure iritzia. Gaia interesgarria iruditu zaizu? Ondo kontatua dago? Adierazi gustuko duzun edo ez, eta zergatik.
  10. Esan dezakezu ustekabeko gertaerak jazotzen direla, baina ez esan zeintzuk diren.
    Ez kontatu liburu guztia, are gutxiago amaiera. Gogoan izan guztiok maite ditugula sorpresak.
  11. Laburra izatea erakargarriagoa da, beraz, eman gehienez pare bat minutuko iraupena bideoari.
  12. Booktuber bihurtu nahi baduzu, asmatu goitizen bat, sortu zure kanala izen horrekin eta maiztasun batekin igo zure bideoak youtubera. Maiztasuna mantenduta jarraitzaile leialagoak lortuko dituzu eta zain izango dituzu.
  13. Sare sozialak lagungarri dira beti booktuberrentzat, biralizazioa garrantzitsua da.
    Gauza guztien gainetik, ondo pasa! Ez ikusi hau etxeko-lan moduan.
  14. Hartu zure kamera eta hasi liburuez hitz egiten. Liburuak idatzita datoz, baina zuk ahotsa jar diezaiekezu.
  15. AbriendoLibros: “Quiero ser booktuber

Sari gehiago

bono_sariaselfie-makila

  • Bengoetxe BHI: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.
  • Eguzkibegi Ikastola: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.
  • Topaguneak: bertako booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta selfie-makil bana.

Sari mundialak daude jokoan

libbuk

Bi multzotan banatuko da sari nagusia eskuratzeko lehia: DBH1-2 eta DBH3-4. Multzo bakoitzeko booktuberik onenak saria izango du: e-reader bat, e-bookak irakurtzeko gailua, taldekide bakoitzarentzat bana.

Kartela

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Galdakaoko Lehen BOOKTUBE LEHIAKETA jarri du martxan, Galdakaoko Udalaren laguntzarekin. Euskal Herriko lehen booktube lehiaketa izango da eta bertatik sortuko dira lehen euskal booktuberrak.

Galdakao eta galdakaoztarrak aitzindari izango dira mundu mailan gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomeno kulturala euskarara ekartzen.

Lehiaketa herri mailakoa izango da eta bertako Eguzkibegi Ikastolako eta Bengoetxe BHI ikastetxeko DBHko ikasleek nahiz Topaguneak gazteen bilgunearen bidez adin horretako herriko gazteek parte hartu ahal izango dute.

Galtzagorri Elkarteak proposatutako liburu bat irakurri, binakako taldeak osatu eta booktube bat (liburuari buruzko erreseina edo iruzkin digital bat) grabatu beharko dute.

Hauxe da lehiaketaren bloga eta bertan atalez atal jaso dugu parte hartzeko beharrezko informazio guztia.

Zalantzaren bat edo argibideren bat behar izanez gero, jarri harremanetan Galtzagorrira deituz (943 471487) edo booktube@galtzagorri.org helbidera idatziz.

IRAKURRI, SAKATU REC eta PARTE HARTU!

Create a free website or blog at WordPress.com.

Up ↑