Search

Galdakaoko Booktube Lehiaketa

Irakurri, sakatu Rec eta parte hartu!

Booktuberren dantza-saioa

Aurten ere dantza ikuskizun batekin egin digute ongi-etorria Galdakaoko Euskal Liburuaren Azokan. Bengoetxe ikastetxeko ikasle talde batek eman dio hasiera sari-banaketa ekitaldiari.

Advertisements

Gazteak eta irakurketa protagonista izan dira Galdakaoko II. Booktube Lehiaketako sari-banaketan

Galdakaoko Udalak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak antolatzen duten Galdakaoko Booktube Lehiaketaren 2. edizioko sari-banaketa ekitaldia izan da gaur, abenduaren 16an, ostiralarekin.

Galdakaoko Euskal Liburuaren Azokan. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasi da Bengoetxe ikastetxeko ikasleen dantza ikuskizun batekin eta jarraian Euskal Liburu Azokako aretoan Idoia Noblek aurkeztutako ekitaldian banatu dira sari guztiak. Galdakaoko 3 ikastetxetako 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek hartu dute parte lehiaketan.

Guztira, 47 booktube aurkeztu dira lehiaketara eta honakoak izan dira sari nagusia jaso duten booktuberrak:

 

Sari nagusia:

1. DBH1-2 multzoan: Lua Elorriaga, Elexalde BHI, DBH-1. Krokodiloa ohe azpianliburuari buruzko booktubea.

2. DBH3-4 multzoan: Enea Bustinza eta Irene Arenas, Eguzkibegi Ikastola, DBH-3. Zer da, ba, maitasuna? liburuari buruzko booktubea.

Ikastetxe bakoitzeko booktuberik onena:

– Elexalde BHI: Nerea Ereño eta Maien Valdizan. DBH-1. Krokodiloa ohe azpian liburuari buruzko booktubea.

– Bengoetxe BHI: Jon Ander Gonzalez eta Martin Cataldi. DBH 4. 35 kilo esperantzaliburuari buruzko booktubea.

– Eguzkibegi Ikastola: Jon Blanco. DBH-4. San Ferminetan Lesakan liburuari buruzko booktubea.

Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 16an

Ostiralean, abenduaren 16an, banatuko dira Galdakaoko II. Booktube Lehiaketako sariak Galdakaoko Euskal Liburu eta Disko Azokan. Ekitaldia 11:00etan hasiko da eta bertan jakinaraziko dira aurtengo irabazleak.

Aurten, Galdakaoko hiru ikastetxeetako DBHko ikasleek hartu dute parte: Bengoetxe BHI, Elexalde BHI eta Eguzkibegi Ikastola. Guztira, 47 booktube jaso ditugu eta dagoeneko epaimahaiak hartu du bere erabakia.

Bost sari daude jokoan:

Sari nagusia:

  • DBH1-DBH2ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.
  • DBH3-DBH4ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.

Beste sariak:

  • Ikastetxe bakoitzarentzat: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta power bank bana.

Hasi gara 2016ko lehen booktubeak jasotzen

Dagoeneko, Galdakaoko Elexalde ikastetxeko DBH-1 mailako ikasleen booktubeak jasotzen hasi gara. Laster izango dira guztiak Galdakaoko Booktube Lehiaketaren youtubeko kanalean ikusgai. Sartu eta ikusi ikasleen gomendioak!

Booktuberrik jarraituenak

Ezagutzen dituzu munduan diren booktuberrik ezagunenak? Jarraitzaile gehien dituztenak? Milaka eta milaka gazterentzat erreferentzia bihurtu dira eta haien gomendioei kasu eginez, euren irakurtzeko ohiturak sendotu dituzte. Irakurketa espazio intimotik publikora pasatu da eta modan dago.

Hego Amerika:

  • Raiza Revelles (981.519 jarraitzaile): Raiza Revelles gaztelaniazko booktube fenomenoaren aintzindarietako bat da eta hasi zenetik gaurdainoko ibilbidean eleberri bat ere argitaratu du.
  • Las Palabras de Fa (323.779 jarraitzaile): Fatima Orozco mexikarra, liburu eta zinemazale amorratua, gaztelaniazko klasikoen booktubeekin ere ausartzen da.

Amerikako Estatu Batuak:

  • Poland Banana (327.860 jarraitzaile): Christine Riccio 2010ean hasi zen irakurtzen zituen liburuei buruzko bideoak grabatzen. Bideo dibertigarriak eta umoretsuak egiteagatik nabarmendu da gehien.
  • A book utopia (318.433 jarraitzaile): Sasha Alsberg ezagun egin da bere iruzkin eta kritiketan erabiltzen dituen xehetasunengatik.

Espainia:

  • El coleccionista de mundos (181.385 jarraitzaile): Espainiako lehen booktuberretako bat da tipologien araberako liburuen booktubeetan espezialdua.
  • Javier Ruescas (153.677 jarraitzaile): idazlea, booktuberra eta bloggerra da. Irakurritako liburuak gomendatzeaz gain, bere jarraitzaileak idazten hastera ere animatzen ditu.

Frantziako Booktube Power lehiaketak ere 2. edizioa du

Galdakaoko Booktube Lehiaketak bezala, Frantziako Booktube Power lehiaketa ere bigarren aldiz antolatu dute aurten. Seine-Sain Deniseko Gazte Liburuaren eta Prentsaren saloiak iaz lehen aldiz antolatu zuen booktube lehiaketa eta aurten bigarren edizioa jarri du martxan.

Bi kategoriatan banatu dute lehiaketa: 11-14 urte bitartekoen kategoria eta 15-20 urtekoena. Booktubeak aurkezteko epea azaroaren 10ean amaituko da. Ondoren, epaimahai batek hautatuko ditu 10 booktube onenak (kategoria bakoitzeko 5) eta boto bidez hautatuko dira irabazleak: azaroaren 20tik abenduaren 5era eman ahal izango da botoa, eta, saria 10 booktube horien artean bozkatuenak jasoko du.

Irabazleen izenak abenduaren 5ean bertan ezagutaraziko dira Montreuilen, Seine-Sain Deniseko Gazte Liburuaren eta Prentsaren azokan.

78 booktube lehiatu dira FIL Guadalajarako III. Booktube Lehiaketan

Mexikoko Guadalajara hirian Nazioarteko Liburu Azoka garrantzitsuenetarikoa egiten da eta bertan Somos Booktubers izeneko booktube lehiaketa antolatu dute, hirugarren urtez jarraian. Aurten 78 booktube aurkeztu dira eta sari nagusia 18 urteko Paulina Treviñok irabazi du booktube honekin. Aurtengo edizioan Latino Amerikako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzitako liburuei bruzko booktubeak aurkeztu behar izan dituzte parte hartzaileek.

Booktuber honen hitzetan, “booktuber fenomenoak belaunaldi askorengan eragingo du eta pertsona askoren bizitzako parte garrantzitsu bihurtuko da”. Horrez gain, Durangoko (Mexiko) neska gaztearen kasuan, Somos Booktubers lehiaketarako deialdia izan da booktuber bihurtzeko behar zuen bultzada”. Bernardo Fernández idazlearen Bajo la máscara liburuaren erreseinarekin hartu du parte Treviñok.

Bigarren sailkatua 25 urteko Jimena Jurado izan da eta oso pozik agertu da ez baitzuen uste “youtuben afizioz kanal bat zabaltzeak hainbeste aukera berri” ekarriko zizkionik: beste erabiltzaile batzuk, eduki sortzaileak, idazleak, argitaletxeak…

Lehiaketa honetara aurkeztu diren 78 booktubeetatik 20 iritsi dira finalera, “like” gehien jaso dituztenak. Ondoren, epaimahai batek -literaturan, komunikazioan eta sare sozialetan adituak- hautatu ditu bost irabazleak.

Guadalajara estatuan bizi diren irabazleek Ediciones B, Fondo de Cultura Económica, Penguin Random House, Planeta eta Océano argitaletxeen liburu-sorta bat jasoko dute. Mexikoko beste estatuetan bizi diren irabazleek, berriz, bidaia bat eta azokan 3 eguneko egonaldia jasoko dituzte saritzat.

Sariak azaroaren 26tik abenduaren 4ra egingo den liburu azokan bertan banatuko dituzte, abenduaren 1ean, ostegunarekin.

Sari bikainak daude jokoan

Galdakaoko II. Booktube Lehiaketan parte hartzen duzuenok sari hauek irabazteko aukera izango duzue. ANIMATU, SAKATU REC eta PARTE HARTU!!

Sari nagusia:

  • DBH1-DBH2ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.
  • DBH3-DBH4ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.

 

Beste sariak:

  • Ikastetxe bakoitzarentzat: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta power bank bana.

bono_sariapower-bank-apokin

Abian da Galdakaoko II. Booktube Lehiaketa

Galdakaoko Udalak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak bigarren aldiz antolatu dute Booktube Lehiaketa. Aurten, gainera, herriko hiru ikastetxek hartuko dute parte: Eguzkibegi Ikastola, Bengoetxe BHI eta Elexalde BHI. Beraz, 12- eta 16 urte bitarteko galdakaoztar gehienak izango dira aurten booktuber.

Parte hartzaile bakoitzak lehiaketarako proposatutako liburu bat irakurri eta booktube bat sortu beharko du, hau da, booktuberrek egin ohi duten moduan; liburuari buruzko bere iritzia eman beharko du kamera baten aurrean, hori grabatu eta youtuben lehiaketa honek duen kanalean argitaratuko da ondoren.

Hainbat sari daude jokoan:

  • DBH1-DBH2ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.
  • DBH3-DBH4ko booktuberik onenaren egileei e-reader bana.
  • Ikastetxe bakoitzarentzat: ikastetxeko booktuberik onenaren egileentzat, 30 euroko bono bana Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokan gastatzeko eta power bank bana.

Epaimahai batek hautatuko ditu booktuberik onenak eta Gabonen aurretik egingo den sari-banaketa ekitraldian jakingo dira irabazleen izenak.

Animatu, sakatu REC eta parte hartu!

 

 

 

Blog at WordPress.com.

Up ↑